ERGA ETA BIZKAI MENDIETARA IGOERA, EUSKAL PRESO, IHESLARI ETA DEPORTATUEN ALDE

ERGA ETA BIZKAI MENDIETARA IGOERA, EUSKAL PRESO, IHESLARI ETA DEPORTATUEN ALDE

Heldu den urriaren 3an, larunbatarekin, Euskal Herriko hainbat tontorretara igotzeko deia egin du Sare-k, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko herritarren sareak. Ekintza hau maiatzean aurkeztutako Izan bidea dinamikaren barruan kokatzen da, zeina erronka batean oinarritzen den; Euskal Herriak duen biztanle kopurua —3.127.326 biztanle— kilometrotan egitea, xede bakarrarekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea.

Dagoeneko milaka kilometro egin dituzte dinamikan izena eman zuten parte-hartzaileek, baina oraindik urratsak gelditzen dira bidea osatzeko. Horregatik, eta bide hori batera egiteko, datorren urriaren 3an inoizko erronka handiena ezarri zaie Euskal Herriko herritarrei; guztion arten, egun berean, Euskal Herriko 650 mendi igo eta tontorretara Sareren aldarria eramatea.

Irurtzun eta Arakilen ekimenarekin bat egin eta bi tontor aukeratu dira erronkarako: Erga eta Bizkai. Larunbatean goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua maldan gora urratsak emateko. Ergara igotzeko Gernika Plazan izanen da elkarretaratzea eta Bizakaira igotzeko, berriz, Atondoko plazan.

WhatsApp Image 2020-09-14 at 13.42.46WhatsApp Image 2020-09-23 at 09.06.44

 

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment