EMAKUMEARI BURUZKO JARDUNALDIAK

EMAKUMEARI BURUZKO JARDUNALDIAK

Martxoaren 8a gainean dugu eta Emakume Langilearen Egunaren harira hainbat ekimen antolatu dira Irurtzunen. Bihar ostirala, adibidez, 20:30ean “Fotos, hormonas y Lexatín” antzerkia izanen da kultur etxean. Larunbatean, aldiz, “Genero problematikaren gaindipenerako zenbait apunte” hitzaldia egonen da 18:00etan. Ondoren, eskolako jantokian afaria eta Lorena Arangoaren aktuazioa izanen dira.

Igandean, berriz, aldarrikapenez beteko dira kaleak. Goizeko 12:00etan manifestazioa aterako da Foruen Plazatik eta Irurtzungo Emakume Taldeak, Gazte Asanbladak eta Udalak horretan parte hartzeko deia egin dute. Manifestazioaren ondotik bazkaria autogestionatua eginen da Barazkigunen, eta 16:30ean Iruñeko arratsalderako manifestaziora joateko elkarretaratzea jarri dute.

Horrez gain, hilabete bukaera arte Irurtzungo pintura tailerraren erakusketa ikusgai egonen da Pikuxarren eta Tahonan. Martxoaren 11an, berriz, zinemara ateraldia antolatu da: 18:00etan plazan jarri dute hitzordua, joateko. Azkenik, martxoaren 13an, harremanen inguruan hausnartzeko tailerra egonen da 19:00etan kultur etxean.

Arakilen ere Agenda Morea martxan dago eta bihar, martxoak 6, izanen dute bigarren ekitaldia. 17:00etan Etxeberrin Pili Mikeorekin emakumearen eguneko historiari buruzko hitzaldia egonen da.

Sakanako gainerako herrietan ere hainbat jarduera burutuko dira egunotan.

Kartela-Emakumeari Jardunaldiak 2020 Cartel Programa Mujer

Gazte asanblada

86977932_2513478852244117_2056000165990367232_o

Kartel-Maite Redin Arakilgo agenda morea

ELEBIZ_Kartela

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment