Martxan da elikagaien eta oinarrizko produktuen bankua Lekunberri-Larraun, Irurtzun-Arakil eta Sakanan!

Martxan da elikagaien eta oinarrizko produktuen bankua Lekunberri-Larraun, Irurtzun-Arakil eta Sakanan!

Sakana eta Larraungo gazte batzuk indarrak batu eta antolatzea erabaki dute, Covid-19aren testuinguruak areagotutako krisi sanitario, ekonomiko eta politikoari optika proletariotik aurre egiteko. “GOGOR, Langileon Defentsa Antolatua”, proletalgoaren gaitasunak handitu eta burgesiaren ofentsiba konfrontatzeko tresna politikoa da. Martxan jarritako lehenengo lan lerroa Elikagai eta Oinarrizko Produktuen Bankua izan da.

Momentu honetan 64 pertsonek jasotzen dute lotea dohaintzen, elkartasunaren eta lan boluntarioaren bidez, eta 50 pertsona inguru daude itxaron zerrendan.

Produktuen beharrik baduzu eta gurekin lan egiteko prest bazaude, kontaktatu hemen: gogorlangile@gmail.com helbidean edo 658 603 851 telefonoan.

⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Efc97wlWsAIAoh_ EfdAvwuX0AESYGp

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment