EGIN ZAITEZ MEZENAS

EGIN ZAITEZ MEZENAS

Aizpea Euskara Taldea eta Pikuxar Euskal Txokoa elkarlanean ari dira Irurtzunen kultura sustatu eta babesteko, eta ekimenak Nafarroako Gobernuak ematen duen MEKNA bereizgarri jaso du. Horrekin, Nafarroako Kultur Mezenasgoaren parte izatera pasa da proiektua.

Zertan datza proiektua?

  • Irurtzun eta inguruko ondare linguistiko eta folklorikoa babestu eta hedatzen dugu.
  • Kultur ekintzak sustatzen ditugu, Udalak antolatutakoak osatzen dituztenak.
  • Jendarteari kultur espazioa eskaintzen diogu.
  • Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzen dugu.
  • Gure kultur ekintzetan jendearen parte hartzea lehenesten dugu:
    • Bakarrizketak. Bertso desafioak. Bertso ikastaroak. Eskorgen kronoigoera. Euskal Astea. Euskaraldia. Film laburren proiekzioak. Gau Beltza. Haur eta nerabeentzako musika-ikuskizunak. Hitzaldiak. Idatzi euskaraz postal lehiaketa. Inauteriak. Jardunaldi etnografikoak. Kometen tailerrak. Kontzertuak. Korrika. Liburuen aurkezpenak. Mus txapelketak. Piku-gabonak. PikuTB. Pintura eta argazkien erakusketak. San Juan gaua. Santa Ageda. www.irurtzuneuskaraz.com bloga.

Nola lagundu dezaket?

Diru ekarpen baten bidez gure proiektua lagundu dezakezu. Horretarako:

  1. ES89 3035 0120 9612 0001 3913 kontu zenbakian (Laboral Kutxa), eta kontzeptuan izendeiturak adierazi.
  2. Emaila bidali, bertan zure izen-deitura edo izen soziala, NAN edo IFK adierazita, eta diru ekarpenaren ziurtagiria atxikita. Dohaitzaren ziurtagiria helaraziko dizugu.
  3. Enpresa izanez gero, gainera, zure parte hartzea iragartzeko lankidetza-hitzarmena adostu dezakegu.

Abantailak – Pizgarri fiskalak dirua emanez laguntzeagatik

  • Partikularra bazara, PFEZ kuotan ekarpeneko lehen 150 eurotan %80 kentzeko eskubidea izango duzu eta %40 gainerakoetan. * Adibidez, 200€ emanez gero, 140€ kentzeko eskubidea izango duzu (120 + 20).
  • Enpresa bazara, Sozietateen gaineko Zerga aitorpenean ekarpenaren zenbatekoak zerga oinarria gutxituko dizu (zure tasa-kargaren arabera) + kuota likidoa %30 murrizteko eskubidea izango duzu lehen 300 eurotan eta %20 gainerakoetan.
    • *Adibidez, %20ko zerga-tasa aplikatzen bazaizu, 3.000 euroko ekarpena egiten duzunean, Sozietateen gaineko Zerga-aitorpenean 1.230 euroko kenkaria izango duzu (600 + 630€ + 540) (*kengarria Zerga-aitorpenean ordaindu behar bada).

Zer egin behar dut?

Dohaintza egindakoan, gure elkarteak horren ziurtagiri ofiziala emango dizu. Ez duzu besterik egin behar, guk geuk emango diogu Ogasun Sailari dohaintzaren berri, dagokion aitorpenean zerga-abantailak ezartzeko.

 

Harremanetarako: aizpeataldea@yahoo.es / pikuxar_eutx@yahoo.es

Informazio guztia: MECNA_2019_TRIPTIKOA (PDF)

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment