CORONAVIRUSAREN AURREAN SARE SOLIDARIOA

CORONAVIRUSAREN AURREAN SARE SOLIDARIOA

Coronavirusaren krisia dela-eta, hainbat neurri hartu dira eta bizilagunak etxean egotera behartuta gaude. Gizarte osoaren segurtasuna bermatze aldera, ezingo gara heldu diren 15 egunetan atera, ez bada lanera joateko, erosketak egiteko, farmaziara joateko edo larrialdi egoera baten aurrean gaudelako.

Jakina da birus honek adineko pertsonei zein patologia larriak dituztenei eraso egiten diela bereziki, eta horregatik, Euskal Herriko hainbat herritan bezala, Irurtzunen ere olatu solidario bat martxan jarri da. Adinduei eta pertsona zaurgarriei zerbitzua emateko, udalak modu antolatuan eraman nahi du aurrera saretze solidario hori, izan ere, bolondres guztien segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da.

Zerbitzu horiek segurtasunez eta koordinazioz burutu daitezen helbide elektroniko bat jarri du Irurtzungo udalak herritarren eskura: alkatetza@irurtzun.eus . Sarean parte hartu nahi izanez gero, helbide horretara idatzi behar da izen-abizenak eta kontakturako modua helaraziz. Behin sarea antolatuz gero, izena eman duen pertsona bakoitzari jakinaraziko zaio zer den egin behar duena.

Animo eta zaindu dezagun elkar!

Ssare solidarioa

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment