CABARET PARANORMAL ANTZERKIA

CABARET PARANORMAL ANTZERKIA

Datorren igandean, maiatzaren 5ean, Kultur Etxean “Cabaret Paranormal” antzezlana aurkeztuko da 19:30ean. Arantxa Vela Buendíak zuzenduriko obra bat da eta Estefanía de Paz aktoreak jartzen dio aurpegia protagonistari, Violetteri. Violette kabaretari handia da, baina bere gorputza eskaintzen dio deabruari eta, horrela, beste espazio eta denboratako munduekin konexioan sartzen da. Pertsona ausartei zuzenduriko ikuskizuna da. Alice Dos Santosek konposatutako musikak borobiltzen du antzezlana.

Antzerkia gaztelaniaz izanen da eta sarrerak eskuragai daude Irurtzungo kultur etxean 6€-tan.

Kartel Cabaret Paranormal

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment