BIZI DANTZA

BIZI DANTZA

Haur eta helduen gozamenerako, aurten ere Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 3an Irurtzunen. Bizi dantza izeneko lan berri batekin datoz gurera, non euskal dantzek garrantzi berezia hartuko duten. Kolore, musika eta dantzaz jositako emanaldia izanen da aurtengoa. Gainera, Orritz dantza taldeko haurrak gonbidatu izanen dituzte oholtza gainean: pailazoekin dantzan arituko dira ikuskizuneko hainbat momentutan.

Saioa asteartean, abenduak 3, arratsaldeko 17:00etan izanen da polikiroldegian eta sarrerak (7€) dagoeneko salgai daude. Irurtzunen Pikuxar Tabernan, Martxuetan eta Estankoan eros daitezke eta, horrez gain, Leitzako Maimurren ere eskuragai izanen dira.

Pirritx Porrotx eta Marimotots

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment