BI GAZTELUEN MARTXA

BI GAZTELUEN MARTXA

Iratxo Elkarteak eta Arakilgo Udalak antolatuta, datorren igandean, urriak 24, mendi ateraldia eginen da Aixita eta Orarregiko gazteluetara. Ibilbideak bi parte izanen ditu: lehenengoa, Irurtzun-Aixita-Etxeberri-Etxarren; eta bigarrena, Etxarren-Urritzola-Orarregi-Urritzola. Aukera egonen da ibilbide osoa egin edo zati bakarra egiteko.

Irteera 8:30ean izanen da Irurtzungo plazatik eta autoen antolakuntza eginen da. Lehenengo zatia eginda, berriz, 10:30ean Etxarrengo elkartean gosaltzeko parada eginen da (norberak bere hamaiketakoa eraman behar du). Azkenik, ibilaldiaren bukaera 13:30erako aurreikusita dago, Urritzolan.

Bi gazteluen martxa

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment