BADATOZ IHAUTERIAK!

BADATOZ IHAUTERIAK!

Heldu den asteburuan kolorez eta musikaz jantziko zaizkigu Irurtzungo kaleak! Ihauteriak badatoz eta haiekin batera baita festarako egunak ere. Asteazkenetik hasita eta igandera arte, hainbat ekintza antolatu dira herrian ihauteriak ospatzeko.

Motorrak berotzen hasteko, asteazkenean, otsailak 19, musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute 18:30ean. Ostiralean, berriz, goizeko 10:00etatik aurrera eskolako ihauteria ospatuko da eta, gauean, Larrazpin kontzertuak izanen dira.

Larunbata izanen da egun handia, ordea. Mozorroak soinean jarri eta egun osoan zehar ez da aspertzeko aukerarik izanen. Galtzagorri txarangak alaituko ditu kaleak goizetik eta, erritmoa geldi ez dadin, 14:30ean herri bazkaria egonen da Atakondoa eskolako jantokian. Aldi berean, Jubilatuen elkartean ere bazkaria eginen dute. Arratsaldean jaiak segituko du eta orduan izanen dute bertaratutako kuadrilla guztiek haien mozorroa erakusteko aukera, izan ere, 18:00etan ihauterietako desfilea eginen da plazan. Jarraian txistorrada ere egonen da.

Azkenik, igandean haurrentzako euskarazko zinema egonen da Kultur Etxean. “Asto erregea” filma emanen dute arratsaldeko 17:00etan.

Animatu! Eta ez ahaztu gaur dela herri bazkariko txartelak lortzeko azken eguna.

Inauteriak-2020-Carnavales

Bazkaria - Inauteriak-Comida

Streetwise kontzertua ASTO ERREGEA Zinema_baja

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment