ATAKONDOAN D EREDUA GORAKA

ATAKONDOAN D EREDUA GORAKA

Atakondoa

Urte asko dira D eredua Atakondoa ikastetxean jarri zenetik. Hasieran %30a matrikulatzen ziren euskaraz. Geroago %50a. Azkeneko urtetan gorakada nabarmena izan du D ereduak. Joan den urtean %76ak eman zuten izena euskaraz ikasteko.
Aurten 32 lagunek eman dute izena D ereduan eta 7 gaztelaniaz. Ehunotan % 82a  D ereduan eta %18a A ereduan.
Azpimarratu behar dugu gero eta ume gehiagok ikasten dutela euskeraz. Hala ere, Irurtzungo eta inguruko herrietako ikasle batzuk derrigorrezko ikasketak bukatzerakoan ez dute jakingo euskara.

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment