ARGAZKI LEHIAKETA ABIAN

ARGAZKI LEHIAKETA ABIAN

Arakilgo Udalak bailarako argazki lehiaketa martxan jarri du. Helburua Arakilgo ondare arkitektonikoaren argazki bilduma osatzea da, gerora argazki horiek sortzear den web orri berria zein sare sozialak elikatzeko baliagarriak izanen direlarik.

Edozeinek har dezake parte lehiaketan eta, gehienez ere, 5 argazki aurkeztu ahalko ditu parte-hartzaile bakoitzak. Argazkien gaiari dagokionez, bi aukera daude: batetik, Arakilgo ondare arkitektonikoa jasotzen duten argazkiak izan daitezke (herrietako kaleak, etxeak, iturriak, zubiak, bordak…); bestetik, bailararen ikuspegi panoramikoa erakusten duten argazkiak izan daitezke.

Argazkia bidaltzeko epea ekainaren 3an amaituko da eta ondoren bi sari banatuko dira: 150€ Arakilgo Udalak zehaztutako epaimahaiak aukeraturiko argazkiarentzat eta beste 150€ herri bozketa bidez aukeraturiko argazkiarentzat.

Argazkiak aurkezteko baldintzak eta informazio gehiago Arakilgo Udalaren webgunean lor daiteke.

Arakil argazki

arakil argazki eus

 

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment