ARAKILGO MENDI MARTXA

ARAKILGO MENDI MARTXA

Datorren maiatzaren 4an, larunbata, Arakilgo XI. Mendi Martxa ospatuko da. Satrustegitik abiatuko da eta, historiaz beteriko ibilbidea burutu ondoren, martxa berriz ere Satrustegin amaituko da. Bidean Jokin Lanz historialaria izanen da bidelagun eta berak azalduko ditu paraje hauetako historiaren nondik norakoak.

Arakildarrek egun osoko egitaraua prestatu dute. Mendi martxa goizeko 9:00etan hasiko da Satrustegiko plazan. Ondoren, 14:30ean, bazkaria izanen da Astamendi elkartean. Azkenik, 18:00etan, txondorraren film laburraren emanaldia eskainiko dute.

Bazkarian izena emateko azken eguna: apirilak 30, Arakilgo udaletxean.

Arakilgo mendi martxa

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment