ARAKILGO ANTZERKI IKASTAROA MARTXAN

ARAKILGO ANTZERKI IKASTAROA MARTXAN

Urtero bezala arakildarrek antzerki taldea martxan jarri dute aurten ere. Ikastaroan parte hartzeko Arakilgo Udalean izena eman behar da urtarrilaren 31 baino lehen: erroldatuek 70€ ordaindu beharko dituzte eta erroldatu gabeek, berriz, 90€.

Irakaslea Jon Barbarin antzerkilaria izanen da eta Ihabarren eginen dira saioak. Ordutegia taldearekin adostuko den arren, lehenengo saioa otsailaren 5ean, asteazkenean, eginen da 20:00etan. Bertan biltzen direnen artean zehaztuko da ikastaroaren ordutegia.

Ihabarko antzerki tailerra

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment