2019ARI AGUR, TRINITATETIK

2019ARI AGUR, TRINITATETIK

Pasaden abenduaren 31an, irurtzundar ugari bildu ziren Ergako Trinitatean urtea despeditzera. Goizeko 9:00etan Pikuxarren txokolate beroa gosalduta, indarrak hartu eta behe-laino artean abiatu ziren mendizaleak aldapan gora. Tontorrean, aldiz, lainorik ez: zerua oskarbi eta eguzkitan giro goxoa zegoen.

Bertan hamaiketakoa egin zuten Iratxoko lagunen eskutik: txistorra eta urdaia, ardo pixka batekin lagunduta, igoeran galdutako indarrak berreskuratzeko.

Azken urteetan ohitura bihurtu dena indar hartzen ari da eta gero eta gehiago dira urteari amaiera mendian ematen diotenak. Hori argi ikusi ahal izan zen Trinitatean: Irurtzungo jendeaz gain, inguruko bailaretako eta ez hain gertuko jendea ere hurbildu zen. Zalantzarik gabe, urtea modu politean bukatzeko aukera ezinhobea! Ongi etorri 2020!Trinitatea

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment