A LA DERIVA – ANTZERKIA

A LA DERIVA – ANTZERKIA

Gerrateek, gizakiak denboran zehar sorturiko ezbeharrek, azaleratzen dena baino gehiago suntsitzen dute. Inork jarraitu nahi ez duen arrastoa bat uzten dute: guztia galtzen duten pertsonen arrastoa. Inongoak ez diren pertsonena. Lurralde berri batean jende berriarekin topo egiteko itxaropena baino ez duten pertsonen arrastoa… Bake bila dabiltzan perstsonak, gizakiak, dira azken finean.

Errefuxiatuak eta beren burua emigratzera behartuta ikusten duten pertsonak gero eta gehiago dira, eta horien ekarpen positiboa nabarmentzeko asmoarekin, “A la deriva” antzezlana aurkeztuko da Irurtzunen. Nafarroako Munduko Medikuek utzitako obra bat da eta, Anitzartean immigrazio zerbitzuak eskatuta, Tarima Beltza taldeak eramanen du oholtzara. Antzezlana datorren igandean, otsailak 2, arratsaldeko 19:00etan Irurtzungo kultur etxean ikusteko aukera egonen da.

Sarrera: 4€.

A la deriva

No comments yet.

No one have left a comment for this post yet!

Leave a comment